Herri honen historian zehar, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan jardun dute milaka militante irautzailek. Askapen prozesuaren hasieratik, Frantziar eta Espainiar estatuek bere jarrera errepresiboa argi utzi dute, Euskal Herriaren aldeko militante iraultzaileak atxilotuz, torturatuz eta erailez. Tortura, gizartean beldurra hedatzeko eta militantzia iraultzailea kontrolatu eta suntsitzeko asmoz, arma politiko moduan erabiltzen da. Honetarako, torturatua izaten ari den pertsona muturreko egoeretaraino eramaten da eta sufrimendu fisiko zein psikologikoa eragiten zaio torturatzaileek nahi duten helburua (autoinkulpazioa, beldurraren sozializazioa, beste pertsona batzuen inguruko informazioa…) lortu arte. Lehen aipatu bezala, Espainiar zein Frantziar estatuek Euskal Herriaren askatasunaren alde jardun duten pertsonek jasandako sufrimenduaren erantzule zuzenak dira, hau eragiteko beraien indar errepresiboak erabiliz. Hala nola, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Ertzaintza, Polizia Forala eta Gendarmeak.
Urte guzti hauetan bi estatuek heuren aurpegia zuritzeaz gain, indar errepresiboen aurpegia ere zuritu dute, torturak ukatzeaz gain torturatzaileak saritu eta kondekoratuz. Honen aurrean Amnisitia aldarrikatzea ezinbesteko helburua dugu gizartearen baloreen aldaketa bait da, zeinaren bitartez, Euskal Herri Langilearen mesedetan jardun dutenak, askatasuna berreskuratzeaz gain, heuren borrokaren zilegitasuna onartua ikusiko duten. Bide horretan, beharrezkoa dugu torturaren erantzuleak seinalatu eta eragin duten sufrimendua ez ahaztu eta berau salatzea. Honekin ez dugu instituzioen parteitk justizia eskatzen, Euskal Herri Langileak erabaki eta aurrera eramango duen justizia baizik.
Amnistia erdiesteko, independentzia eta sozialismoa helburu dituen estrategia integral baten pean antolatu eta borrokatzea beharrezkoa du Euskal Herri Langileak. Honetarako Jardun Koordinadora batzeko deia zabaltzen dugu.