Lehenik eta behin, eskerrik asko polizia kontrolen eta muga perimetralen gainetik bertaratu zareten guztioi.
Gaur egun bada Maiatzaren Lehena sindikatuen eguna dela esaten duenik. Antza, langile borrokari dagokionez, asistentzialismotik eta izaera partzialeko eskakizunetatik haratago ez dago besterik. Are gehiago, gaurko egunari bere klase izaera erauzi eta zenbait alderdi eta ideologiari lotutako egun gisa saldu nahi digute. Baina guk argi daukagu, Maiatzaren Lehena langile klasearen eguna da.
Burgesek euren irabaziak handitzea besterik ez dute buruan. Etekinak itsututa kalkulu ekonomikoetako zenbaki hutsak bagina tratatzen gaituzte, ez dute arazorik zenbakiak hobetzeko gure bizitzarekin jolasean aritzeko. Egoera ekonomikoa inoizko onena ez den honetan, kaleratzearen beldur asko dira bere lan baldintza eta eskubideen kaskartzeari men egin behar izan dioten langileek. Biziraupena kolokan dagoenean duintasuna irentsi besterik ez dugu askotan duintasuna janaz ezin baita bizi eta tamalez, ez dago besteako aukera handirik langileon artean desmobilizazioa, alienazioa eta jarrera indibidualistak nagusi izaten jarraitzen duten bitartean. Hala Euskal Herri Langilearen baitan horren beharrezko diren batasuna eta antolakuntza oso urrun dauden honetan, langileok ez dugu ia gaitasunik burgesen presioei erantzuteko orudan.
Baino langileon eguneroko errealitateari erantzuten dioten lan eta bizi baldintzen hobekuntza halabearrezko borroka den arren, ez dio langile klaseak paiartzen duen zapalketari osotasunean erantuzten. Ez du honekik amaitzen. Langileona, soldata hobe baten, lan ordu gutxiago sartzearen edota lan baldintzen hobekuntzaren aldeko borroka baino, hil ala biziko borroka baita, sistema kapitalistan langileok egunero-egunero langile izatearren zapalduak baikara. Egunero, gure lan indarra salduz lanera joatera behartutak gaude gure lanaren emaitzak ekoizpen baliabieen jabe diren burgesen eskuetan amai dezan. Gainera, miseria bat ordaintzen digutelako gure jabe direla uste duten horien menpe jarraitzen dugun bitartean, gureak hil ala biziko borroka izaten jarraituko du, ezinbesteko borroka.
Klase borroka da burgesiaren interesei eta sufritzen dugun zapalketari aurre egiteko langileok dugun tresna bakarra, gure interen alde egin dezakegun bakarrak gu geu baikara. Zentzu horretan, azken aldian Aiaraldea, borrokaren eta langileon batasunaren bitartez erantzun antolatua emanda lor daitekeenaren eredu dugu. Baina ez gaitezen engainatu, langileok aurrera eramandako borroakak beharuta bada ere, telebistako kamerek eta egunkarietako titularrek eskualde honetako errealitatea lehen lerroan jarri duten arren, Aiaraldekoa ez da kasu isolatu bat. Euskal Herrian zehar egunerokotasunean aurki daitekeen egoeraren adibide bat besteri ez da. Asko dira Euskal Herrian zehar kale gorrian dauden edo onartezinak diren baldintzei men egitera behartutak diren langileak.
Klaseetan banaturiko gizarte batean, klase bat bestaren izerdi eta sufrimendutik bizi den bitartean, horrelakoak ez dira salbuespenak, ez dira krisi egoera batetatik eratorritako ondorioak. Kapitalismoak, zapalkuntza eta injustizia berezkoak bezain beharrezkoak baitutu bere izateari eusteko. Horren adibide dugu Maiatzaren Lehenari jatorria ema zion 1886ko Chicagoko greban jazo zen sarraskia eta errepresioa, 8 orduko lanaldia aldarrikatzen zuten langileen aurka eman zena.
Kapitalismoaren historian konstante bat dira horrelako gatazkak eta hauei loturik datoerren jazarpena, langile klaseak pairatu behar izan dituen zapalkuntzak eta errepresioa ere mantendu diren bezala, batez ere, bere bizi baldintzak hobetzeko asmoz bere klase interen defentsan antolatu izan denean. Egun normaltzat jotzen ditugun eskubide guztiak langileok historian zehar aurrera eramandako borrokaren emaitza dira, suz eta odolez eskuratu direnak. Asko dira, tamalez langileon odolaren gorriz egutegian markatuta geratu diren datak. Izan ere, burgesia bere nagusitasuna eta pribilegioak mantentzearren langileok ahalik eta esplotatuen mantentzearren muturreraino jotzeko prest dagoela agerian geratu da behin eta berriz.
Gauzak horrela, Maiatzaren Lehena ez da desfileetarako edota zenbat afiliatu edota babes sozial daukagun erakusteko eguna. Maiatzaren Lehena borrokarako eguna dugu. Maiatzaren Lehena langileriaren kontzientziaziorako eguna dugu. Maiatzaren Lehena, langile askok mobilizatzen den esparruan mobiliziatzen dela, joaten den manifestaziora joaten dela, bere klaseaz kontziente, izaera kolektiboko aldarrikapenak kalera ateratzen dituen eguna baita. Gaurko egunean, gure langile izaeran berresten gara mundu mailan kaleak geure egiten ditugunean.
Hala ere, gure mobilizaziorako prestutasuna ezin da egun batera mugatu. Botere politikoa eskuratzeko bideak jarraitasunez borrokatzea galdegiten baitu eta honetarako beharrezkoak dira batasuna eta antolakuntza. Apurka-apurka mobilizazioa eta aktibazio graduala indartuz, langileria prozesu iraultzailea aurrera eraman behar duen alternatiba iraultzailearen baitan antolatzen ez bada, Maiatzaren Lehena bezalako egunek ez dute inolako mehatxurik suposatuko burgesiarentzat.
Hortaz, Maiatzaren Lehena Euskal Herri Langileak bere askapen nazional eta soziala erdiesteko bidean, hau, klase gatazka gaindutuko duen euskal estatu independiente eta sozialista eraikitzeko bidean aurrera daraman borrokaren baitako beste egun bat bezala ulertu behar dugu. izan ere, burgesiak botere politikoa duen bitartean ezer gutxi aldatuko da Euskal Herrian. Eurak baitira emakume langileek, etorkinek, militante politikoek… eta orohar langile klaseak egungo siteman pairatzen ditugun zapalketa forma gutzien errudunak, eta ondorioz, baita erantzuleak ere.
Burgesiaren eskutik helduta joanda, edota hau boterean dagoen bitartean, ezinezkoa izango zaio Euskal Herri Langileari bere proiektu politikoa aurrera eramatea. Erdibideko aterabideek, Euskal Herri Langilearen beharrizanei erantzutea ezinezko egiten dute zanpatuen eta zanpatzaileen arteko bake eta adostasunak, azken hauen mesedeetan izango baitira beti. Horrexegatik, Euskal Herri Langileak izaera integraleko proiektu bat aurrera eraman beharra dauka nazio zein kalse gisa pairatzen duen menderakuntza egoera gainditzeko bidean. Horretarako, botere politikoa lortzea halabeharrezko baldintza duelarik eta ezinezkoa izango du hau erdiestea Euskal Herrian prozesu iraultzale bat gertatu gabe, problemaitka bakoitzari alor espezifikoan erantzunez baina aldi berean, izaera integraleko altenatiba politiko iraultzaile baten aterkipean diharduten antolakundeen eskutik eman behar dena. Bide horretan, beharrezkoa da Euskal Herri Langilearen alternatiba ehuntzea. Beharrezkao da JARDUN-en parte hartzea. Borrokatzea besterik ez dugulako Euskal Herria aske izan arte.
Gora Maiatzaren Lehena!
Gora Euskal Herri sozialista!