15 dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian kapitalismoaren ondoriz hil diren langileak. Horrela, gaur Jardun koordinadoratik, langileon zapalketaren muturreko errealitate hori Bilboko bihotzera eraman dugu. Burgesiak sustatzen duen gizarte eta errealitatearen isla den “Gran Via”-rarte hain zuzen. Izan ere, esplotazioa da Euskal Herri Langilearen eguneroko ogia, bere odolaz eta izerdiaren kontura bizi den burgesiak eta azken honen mesedepean dihardueten banku, hedabide eta estatuek, horretan buru belari arituta ere, isilarazi eta ezkutatu ezin dutena. Zapalketa eta azpirazioa langileon errealitatearen oinarri diren bitartean, antolakuntza eta borroka izangoo dira horiei aurre egiteko tresna bakarrak.
Langile kontraboterea eraiki!
Maiatzaren 1ean langileok Donostiara!