Pablo Gonzalez, kazetari errusiazalea izatea egotzita izan da atxilotua. Pablo, 36ko kolpe faxistaren ondorioz Errusian jaio zen, eta gaur egun, Elantxoben bizi da. Atxiloketa Polonian egin dute astelehen honetan, Poloniako eta Espainiako zerbitzu sekretuen elkarkidetzarekin. Ukraniaren etsaitzat jotzeko egotzi zaizkion arrazoietako bat euskal jatorria eta Euskadiko Kutxaren kreditu-txartela gainean eramatea izan dira.

Era berean, agerian utzi nahi dugu mendebaldean eta gaur egungo sistemarekin alienatutako komunikabideetan dagoen hipokresia, NATOk Ukranian duela 8 urte hasitako gerraren aurrean. Gerra honek 14.000 hildako inguru eragin ditu Donbass-en, han milizia Ukraniarrek, (hauetako askok kutsu neonazia dutelarik) beren lurraldean garbiketa etniko baten alde egiten dute, garbiketa hau errusiarrei zuzenduta doalarik; Odessa-n dozenaka sindikalista ere bizirk erre zituzten. Krimen horiek, Palestinan sionistengandik jasandako erasoekin egunero gerrtatzen den bezala, oharkabean pasatzen dira komunikabideentzat. Komunikabide horiek egunero bultzatzen dute gerra imperialista hau, Ukrainara armak bidaltzea txalotuz. Honez gain, NATOk mundu osoan burutzen duen esku hartze militarra zilegiztatzen dute, Estatu Batuetako krimenen aurrean isiltzen direlarik neurri berean.

Guzti honengatik, gure bizilagunaren atxiloketa arbitrario hau salatzen dugu, Espainiar zerbitzuen parte hartzea, komunikabideen jarduera zuritzailea eta baita ere gerra abiarazi duten interes inperialistak ere. Gure ustez, NATO erakunde kriminala kondenatu gabe gerrari ezetz esaten dioten guztiek hegoak ematen dizkie honen neurri inperialistei, non langile klasea beti irtengo den galtzaile.