Gaur, martxoaren 26an, 25 urte betetzen dira, herriko semea zen Josu Zabala Salegi
“Basajaun” erail zutenetik. 1997ko martxoaren 23an, Bilbon, Korrikaren amaiera
ospatzen zen eta hitzordu batera zihoala ikusi zuten azken aldiz bere kideek. Egun
horretan bertan, Espainiar Estatuak eta bere mertzenario ustelek desagerrarazi zuten
Josu.
4 egun desagertuta eman ostean, martxoaren 27an, Josuren gorpua, Itziarren, Deban
aurkitu zuten, bularrean tiro bat zuelarik. Nahiz eta bertsio ofizialak kontrakoa esan,
guk argi dugu, Josuk ez zuela bere buruaz beste egin, Josu, Euskadi Ta Askatasunako
militantea zelako erail baitzuten.
“Basajaunek”, ETAko beste hainbat militanteek bezala, herri honen askatasun nazional
eta sozialaren alde borroka bururaino eraman zuen. Izan ere, asko dira, Euskal Herriaren
gogoan, bere askatasunaren alde borrokatzeagatik egutegian odolez eta malkoz
markatuta ditugun egunak: Morlans, Hotel Mombar, Etxabarrieta parkea, Irunberri…
Baina ezinezkoa zaigu, egun horiek oroitzapen egunetara mugatzea. Hauek, izaera
politiko eta parametro iraultzailetan landu beharrezko egunak dira.
Oraindik ere, Euskal Herria, klase zein nazio parametroetan zapaldua jarraitzen du,
kolore ezberdinetako txakurren bidez herri okupatua izaten jarraitzen dugu, eta
asimilazioa bultzatzen ari den sasi bake prozesu batean murgildua gaude. Izan ere,
zapaltzaile eta zapalduen artean ez dago adiskidetze edo elkar ulertzerik, Euskal Herri
Langilearen etsaiarekiko elkarbizitzara zuzendutako planteamenduak iruzurra suposatzeaz gain, porrotera kondenaturik baitaude.
Honen aurrean, konfrontazioa da, Euskal Herri Langileari geratzen zaion aukera
bakarra. Zanpaketa egoera honen aurrean, zanpatuta mantentzen gaituztenoi, azpiratuta
mantentzen gaituztenoi, hortzak erakustea besterik ez zaigu gelditzen. Josuk eta
gainontzeko eusko gudariek aurrera eramandako borroka dugu honen adibide nagusi.
Beraz, jarrai dezagun, Josuk eta gainontzeko eusko gudariek egin bezala, Euskal
Herriaren independentzia eta sozialismoaren alde antolatzen eta borrokatzen. Dena
eman dutenengatik, bidean utzi ditugunengatik, Euskal Herriaren alde borrokatu
dutenengatik, guri dagokigu borrokaren lekukoa hartu, gurea egin eta hau bururaino
eramatea.
Gora Josu
Gora Eusko gudariak!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Herria sozialista!