- Bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak, gorroto delitua egotzita.
- Urriaren 12an protesta antolatu zuen Jardun-ek Nabarrerian. Manifestari eta Espainiako bandera zeraman herritar baten arteko istiluak izan ziren, eta gertatutakoa ikertuko zuela iragarri zuen Iruñeko Udalak.
Aske utzi ditu Espainiako Poliziak urriaren 12an Nabarrerian gertatutakoagatik atxilotutako bi lagunak. Jarduneko Nafarroako kide baten atxiloketaren berri eman du goizean Aske antolakundeak
Gerora argitu du urriaren 12ko manifestazioaren harira eman dela atxiloketa, Iruñean. “Gorroto delitua leporatzen diote atxilotuari”, zehaztu dute. Bi pertsona atxiki ditu denera Espainiako Poliziak. Desordena publikoak, gorrotoa, etsaitasuna eta diskriminazioa sustatzea egozten zaie. Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea antolatu du Aske antolakundeak, 20:00etan, Nabarrerian.
Nabarrerian protesta antolatu zuen Jardun koordinakundeak, Hispanitatearen egunean, urriaren 12an. Manifestari eta Espainiako bandera zeraman herritar baten arteko istiluak izan ziren, eta gertatutakoa ikertuko zuela iragarri zuen Iruñeko Udalak.