Kide agurgarriak, Alderdi Komunista Txiletar Ekintza Proletariotik elkartasuna igortzen dizuegu, eta Gernikan burutzen ari den Aberri Egunarekin bat egin.
Ospakizuna bera zein hau burutzeko hautatutako lekua eduki ideologiko eta politiko sakonaren lekuko dira. Alde batetik, askapen nazionalarena eta, bestetik, faxismoaren ekintza eta praktika kriminalarena. Hain zuzen ere, maila internazionalean, langile eta herrien borroketan presente dauden ezaugarriak.
Egungo Txilen, kapitalismoaren neoliberalismoa deritzon bertsioaren erreinaldi betean bizi gara. Izan ere, gobernuari jada ez dario ezta erreformismo kiratsik ere. Gainera, txapelduna da mundua Hirugarren Mundu Gerraren amildegi ertzera bultzatzen ari den inperialismo yankia eta haren oldarkotasun kriminalaren zuzenbideak jarraitzeko orduan.
Aurten 50 urte betetzen dira 1973ko estatu kolpe militar faxistatik. Testuinguru horren harira, borroka ideologiko ezberdinen arteko borroka ideologiko sakona burutuko da gure herrian. Horrela, alde batetik, kriminala izanda jazotako guztia Pinochet diktadorearen gaiztakeriara mugatuko dutenak; bestetik, iragana alde batera utzi eta aurrera egin beharra azpimarratuko duten sektoreak; eta, bukatzeko, posizio iraultzaileetatik estatu kolpea Txilen Salvador Allenderen gobernuaren partetik aurrera eraman zen nazionalizazio prozesua, aipamen berezia merezi duelarik kobrearen meatzearena, aurrera eramaten ari zen Txileren industrializazio-prozesua eta bere politika antiinperialistarekin bukatzeko burutu zela azpimarratzeko asmoa dugunok gaude.
Burkideok, agur honekin batera, frankismoaren izu faxistaren ondorioz orain dela 70 urte Txilera erbesteratu behar izan ziren euskaldunak ekarri nahi ditugu gogora.
Gora Euskal Herri heroikoaren borroka!
Gora munduko herrien borroka antiinperialista!
Gora txiletar eta euskal herrien arteko elkartasuna!
Alderdi Komunista Txiletarra (Ekintza Proletarioaren Komite Zentrala)
Santiago de Txilen, 2023ko martxoaren 28an