Koordinadora hau osatzen duten antolakunde ezberdinak Gernikan manifestatu dira “Aberri gorria, biharko Euskal Herria”; “Independentzia eta Sozialismoa”, “Euskal Herri langilea Aurrera”; “Presoak Kalera Amnistia osoa” eta “Amnistiarik gabe bakerik ez” lelopetan.
Igande honetan, apirilaren 17an, JARDUN Koordinadorak Aberri Egunerako deialdia zabalduz, 1000 pertsona inguru batu ditu Euskal Herri Langilearen nazio auzia aldarrikatzeko helburuarekin.
Zanpantzarrak aitzina, ekimena Merkurio Plazatik atera den manifestazio batekin hasi da, bidean amnistiaren eta emakume langileen aldeko ekintzak burutu dira. Manifestazioa Pasealeku plazan irakurri diren diskurtsuekin bukatu da: lehenengo biak Anti Imperialist Action eta Anti Interment Comitee erakundeek bidalitako elkartasun mezuak izan dira eta azkenik JARDUN Koordinadoraren diskurtso politikoa.
Manifestazioa ezustekorik gabe igaro da. Hala ere, Iruñetik atera den busak arazoak eduki ditu ailegatzeko Polizia Nazionalak Urdiainen gelditu duelako, barruan zegoen jendea identifikatuz.
Bukatzeko JARDUN Koordinadorak Euskal Herri Langilearen alternatiba bakarra independentzia eta sozialismoare eskutik etorriko dela aldarrikatu du. Bukatzeko Eusko Gudariak eta Internazionala abestu dira.
https://eh.lahaine.org/eusk-cast-jardun-koordinadorak-2022ko