Bilbon 80 pertsona batu dira Fito eta Valentinaren alde burututako mobilizazioan

Gaur 80 pertsona batu dira Fito eta Valentinaren alde burututako mobilizazioan. Mania Etxebarrieta anaien plazan hasi, Santiago plaza zeharkatu eta berriro ere Etxebarrieta anaien plazan bukatu da. Ibilbidean zehar “Fito eta Valentina askatu”, “Borroka da bide bakarra” eta “presoak kalera amnistia osoa” izan dira entzun diren leloak. Hurrengo hitzordua  Gernikan izango da bihar arratsaldeko 20:00etan Merkurio plazan. Anima zaitezte!

FITO ETA VALENTINA ASKATU!